Dokumentuaren akzioak
Nicolas Barneixen oroimenez
Zuberoako maskaradek beste kolpe bat jaso dute. Pasa den asteburuan Nicolas Barneix dantzari gaztea hil da, auto istripuan. 25 urte zituen, eta iazko maskaradetan zamaltzaina dantzatu zuen, "baita bikain dantzatu ere", gogoratu dute Dantzan.com atarian.
Barneix gogoratzeko Eire Vilaren bideoa eskegi dute Dantzan.com-en, hain zuzen, iaz maskaraden lehen agerraldiko irudiak jasotzen dituena. "Dantzari indartsu eta dotorea, gazte joan zaigu, bere onenean", gaineratu du atariak.
Dokumentuaren akzioak