Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Nicolas Barneix dantzari gaztearen heriotzaren ondotik dolua Santa Grazin

Dokumentuaren akzioak

Nicolas Barneix dantzari gaztearen heriotzaren ondotik dolua Santa Grazin

Ostiral eta larunbat arteko gauean 25 urteko gazte bat zendu da bide istripu baten ondorioz Santa Grazin (Xiberoa). Hildakoa Nicolas Barneix kultur eragile gaztea zen. Amaiur emankizunean parte hartu zuen eta herriki dantza taldean ibilitakoa zen Barneix. Dantzan.com atarian 2011ko Maskaradan zamaltzaina dantzatu zuen gaztearen omenez bideo ejerra zabaldu dute. Barneix Atharratzeko EMECAn lan egiten zuen. Mauleko Kultura zerbitzuak jakitera eman duenez, "heriotza honek Xiberoa garaian eragin duen atsekabea handia izanik, azaroaren 9an Laginagan antolaturik zen zirku gaualdia hilaren 30rera gibelaturik izan da".
Komunikabidea
Kazeta.info
Mota
Albistea
Data
2012/11/05
Lotura
Kazeta.info

Doluzko egunak dira Santa Grazin. 25 urteko gazte bat bide istripuaren ondorioz hil zen iragan asteburuan. Gaztea Nicolas Barneix zen. Ostiral gauean bere osaba baten etxean afaldu ondotik bere etxera sartu zen, larunbat goizean ehizara joateko hitzordua egina bazuen. Ehizako lagunek eman dute lehen abisua eta bere etxean ez zela ikusita bere seka joan dira. Nunbait etxeranzko bidean, gidatzen zuen autoa errepidetik irten eta zuhaizka batzuen kontra trabatua geratu zen Bertan hil zen Nicolas Barneix.

Nicolas Barneix ezaguna zen oso. Atharratzeko EMRCan lan egiten zuen. Hortaz gain atxikia zen oso euskal kulturari eta zonbait herri ekimenetan parte hartzen zuen. Santa Engraziko dantza taldeko kidea zen eta Amaiur emankizunean parte hartu zuen.

Dantzan.com atarian 2011ko Maskaradan zamaltzaina dantzatu zuen gaztearen omenez bideo ejerra zabaldu dute.

( Hildako bat Ziburun. 29 urteko gazte bat hil da, atzo gauean, Ziburun izandako auto istripu batean. Autoak espaloi baten kontra jo eta errepidearen bestaldera irauli egin zuen ).

Nicolas Barneixek 2011ko maskaradan hartu zuen parte. Gaizka IROZ argazkia.
2011ko maskarada jokatu zuten Santa Graziko gazteek. Nicolas Barneix zamaltzain lanetan aritu zen. Argazkia dantzan.com

Dokumentuaren akzioak