Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka New York, Argentina eta Euskal Herria batuta, kantu bat emateko

Dokumentuaren akzioak

New York, Argentina eta Euskal Herria batuta, kantu bat emateko

Belauntxingoak' abestiaren bertsioa grabatu dute Euskal Herriarekin loturarik ez duten hiru abeslari newyorktarrek, Arineketan bikoteak eta Necoecheako Gazte Alai dantza taldeak
Egilea
Edu Lartzaguren
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2021/04/29
Lotura
Berria
Alma hirukoak New Yorken grabatu du 'Belautxingoa'-ren kantuaren bertsioa.
Alma hirukoak New Yorken grabatu du 'Belautxingoa'-ren kantuaren bertsioa.

Dantzaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta, hori ospatzeko, kantu bat eta bideo bat grabatu dute nazioarteko lankidetzan. Juan Ignazio Iztueta idazle, historialari eta musikologoak duela 200 urte jasotako Belauntxingoak abestia moldatu dute

New Yorken hiru abeslarik sorturiko Alma taldeak jarri dio ahotsa kantuari. Abeslariak ez dira euskaldunak, eta ez dute, berez, loturarik Euskal Herriarekin. Arineketan duok pianoarekin eta txistuarekin lagundu ditu abeslariak. Taldea Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran musikarien egitasmoa da, eta, hainbatetan, Xabier Zeberiok, Agate Amilibiak eta Ainara Ortegak hartu dute parte. Euskal folkloreko doinu zaharrei hautsa kendu eta gaur egungo dantza taldeei material berria eskura uztea da haien asmoa.

 

 

Hirugarren partaidea Necocheako (Argentina) Gazte Alai dantza taldea izan da. Hango euskal etxearen aurrean aritu dira hiru dantzari, musikarien doinuarekin.

Belauntxingoak abestiak dantzari egiten dio gorazarre.

"Euskal Herrietako soinu ezti izan dana beti guztien gainetik
bilatu det lurpean sartua, bai eta ahaztua, zeren da zahartua
ateratu behar nuke plazara, nerekin dantzara, oraindik gauza da
ikusiko da zein atsegina, bizarra urdina baina txit arina".

Dokumentuaren akzioak