Dokumentuaren akzioak
Nestor Basterretxearen eskultura, Azpeitian
Aurten, estrainekoz, Nestor Basterretxearen eskultura
Azpeitian dago urriaren 17az geroztik. Udaletxera eraman zuten Ion
Ibarguren eta Idoia Besadak eta alkate Eneko Etxeberriari eta Kultura
arduradun Imanol Amenabarri eskura eman zieten. Trukean, Etxeberriak,
Azpeitia hiri bezala sortu zeneko 700. urteurrenaren inguruan idatzitako
liburu bilduma bana oparitu zien. Udal arduradunez eta familiako kideez
inguratuta egin zi-tzaien harrera txapeldunei .
Ionek eta Idoiak aurrez hala erabakita, ekarri dute saria
herrira. «Zure herrirako inportantea da txapela baina baita ere herriak
zer lortu duzun ikustea. Ilusio berezia egiten dit neuk lortutako
zerbait herrira ekartzeak eta jendeak hori errekonozitzeak. Oso gustura
nago», azaldu zigun Ionek harrera egunean. Ezin uka Azpeitiaren
istoriaren zati bat dela jadanik dan-tzari gaztea.
Dokumentuaren akzioak