Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Nesken erregelak nobedade izango dira jaietan

Dokumentuaren akzioak

Nesken erregelak nobedade izango dira jaietan

Uztailaren 23an hasiko dira Garaiko jaiak, eta 31ra bitartean garatuko dira jai batzordeak prestatutako ekitaldiak. Egitarauan ohikoak dira horietariko zenbait, baina badira nobedade esanguratsuak ere. Adibidez, aurtengo erregelen erakustaldian neskek par

Uztailaren 25ean egiten dute erakustaldia, eta, normalean, mutilena edo mistoa izan ohi da. Baina, lehenengoz, neskek soilik egingo dute dantza. Formatua apur bat aldatu eta aukera ematea dute helburu. Hala ere, mutilek ere egingo dute dantza jaietan.
Komunikabidea
Anboto
Tokia
Garai
Mota
Albistea
Data
2016/07/21
Lotura
Anboto

Bestalde, arrakasta handiko herri bazkaria hilaren 30ean egingo dute.

23an, 24an barik
Jaiak uztailaren 24an hasi ohi dira, baina aurten egun bat aurreratzea erabaki dute 24a domeka delako. Beraz, jaiez disfrutatzeko egun bat gehiago edukiko dute aurten garaitarrek. Dena dela, Donien Atxa 24an altxatuko dute.

Dokumentuaren akzioak