Dokumentuaren akzioak
Neskek lehen aldiz parte hartu dute Zumarragako ezpata dantzan
Berdintasuna
Aspaldiko nahia zen, eta gaur gauzatu egin da. Antiguako ermitan lehen aldiz neskek ere parte hartu dute ezpata dantzan, eta normal-normal egin dute. Zazpi neska aritu dira dantzan zazpi mutilekin batera, eta kapitainetan ere, bi neska eta bi mutil. "Dantzak ez du generorik. Zergatik ez dute ba eurek ezpata dantzan aritzeko eskubide berbera izan behar?", erantzun zion Eneko Galdos Irrintzi dantza taldekoak Noticias de Gipuzkoa egunkariari, emandako aurrerapausoarengatik galdetuta.
Iaz egon ziren aurrerapausoa ematekotan, baina, prestaketak berandu hasi zirenez, atzeratu egin behar izan zuten. Goierriko Hitza-ri bezperan urduri zeudela adierazi zioten emakumezko dantzariek. Gaur goizean, ordea, azaldu dute oso gustura aritu direla, eta jendearen babesa sentitu dutela. Emakumeen parte hartzea normal-normal egin da gaur goizean. Jantziak gizonezkoentzako prestatuta zeudenez, aurten galtza berriak izan dituzte, eta aurrerantzean horiek bientzat balioko dutela nabarmendu dute.
Dokumentuaren akzioak