Neskek ere ezpata dantza egingo dute

Uztailaren 2an, Santa Isabel egunean, neskek ere ezpata dantza dantzatuko dute.
Hedabidea
Otamotz
Mota
Albistea
Data
Lotura
Otamotz

 Bi kapitain eta sokako lau dantzari neskak izango dira. Nesken parte hartzea dela eta, jantziak berritu dituzte. Berriak lehengoen berdinak dira. Prakak bakarrik aldatu dituzte: bai mutilentzat eta bai neskentzat egokiak direnak hautatu dituzte. Irrintzikoek taldekide guztiak dantzariak direla, talde guztiak mistoak direla eta neskek ere ezpata dantza egiteko eskubidea dutela esan dute.