Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Neskek Dantzari Dantza egingo dute Urrijenan lehenengoz, urriaren 12an

Dokumentuaren akzioak

Neskek Dantzari Dantza egingo dute Urrijenan lehenengoz, urriaren 12an

Azkenengo Urrijenan lehenengoz parte hartu zuten emakumeek, gorulari dantzekin. Oraingo honetan, berriz, Dantzari Dantza egingo dute neskek lehenengoz. Egun osoko jaia izango dute Iurretako dantzariek datorren urriaren 12an. Iurretan 1989an berreskuratu zuten Urrijena, bost urterik behin herriko dantzari guztiei plazara irten eta dantzan egiteko aukera eskaintzeko helburuagaz. Lehenengo entsegua egingo dute datorren ekainaren 27an.
Komunikabidea
Anboto
Mota
Albistea
Data
2019/06/17
Lotura
Anboto

Neskek Dantzari Dantza egingo dute Urrijenan lehenengoz, urriaren 12an

Aurten 7. aldia izango du Urrijenak, eta jaiari osotasun bat eman guran lehenengoz domekatik zapatura aurreratu dute. Urriaren 12an, 350 dantzari inguru batuko dira. Plazara irtengo dira dantza egitera 15-16 urtetik  77 urtera arteko dantzariak. "Era berean, kalejiran parte hartuko dute gerra ostean dantzan egiten zuen taldeko dantzariek ere, 85-90 urte bitartean dituztenak", azaldu du Unai Esturok Urrijena antolatzen ari den batzordeko kideak. Beragaz izan dira aurkezpenean Eneko Barroeta, Larraitz Zabala eta Izaro Elorza.

Dantzari guztien argazkiagaz hasiko dute eguna. Ondoren, kalejira egingo dute herrian zehar, eta plazan erakustaldia eskainiko dute. Dantzari Dantzaren zati bat (Agintariena, Zortzinangoa, Ezpata Txikiak, Banangoa eta Txotxongiloa) egingo dute lehenengo, eta, ondoren, Gorularien arku-dantza eta zinta-dantza eskainiko dute. Estanpa abestuko dute gero eta, amaitzeko, Aurresku-atzezkoa dantzatuko dituzte. Dantzari Dantza egiteko 18 talde batuko dira plazan eta dantza mistoetarako bospasei talde. Saioa amaituta, 65 urte egin dituzten dantzariak omenduko dituzte, 41 lagun.

Bazkaria eta erromeria
Askondon jarraituko dute jaia. Bazkaltzeko elkartuko dira dantzari guztiak eta, ondoren, erromeria ere  egongo da. "Egun ederra" pasatzea dute helburu Urrijena antolatzen ari den batzordeko kideek azaldu dutenez, eta antolakuntzan lagundu gura duten herritar guztiak ongietorriak izango direla gaineratu dute. "Bestalde, dantzariren bateri parte hartzeko abisua heldu ez bazaio, gurekin kontaktuan jarri dadila", eskatu dute.

Iurretako San Migeletan, arrazoi bategatik edo besteagatik, plazara dantzan egitera irtetzeko aukerarik izaten ez zuten dantzariei dantzan egiteko aukera emateko egiten zen Urriijena, jaien osteko urriko lehenengo domekan, antolaketa batzordeko kideek azaldu dutenez. 

Dokumentuaren akzioak