Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Neska-mutil kuadrilla ederra bildu da trikitixaren bueltan Arantzako inauterietan

Dokumentuaren akzioak

Neska-mutil kuadrilla ederra bildu da trikitixaren bueltan Arantzako inauterietan

Atzo hasi zituzten inauteriak Arantzan eta bihar arte besta giroan murgilduta dago herria.
Egilea
Ttipi-Ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Arantza
Mota
Albistea
Data
2018/02/02
Lotura
Erran

Gaur goizean, Mozorro Zuriek Primi ostatuan gosaldu dute eta ondotik, musikarien laguntzarekin, herrian barna ibili dira etxez etxe. Laster, Mozorro Zuriak Burlada jatetxean bilduko dira, bazkaltzeko. Egun osoan eskolako neska-mutikoak baserriz baserri eta herrian etxez etxe puxka-puxka ibiliko dira. Arratsean bertso afaria izanen da Aterpean Jon Maia eta Alaia Martinekin. Aldi berean, Emakumeen afaria Burlada jatetxean. Gauerditik aitzinera dantzaldia izanen da Gorapean Beñat eta Fernandorekin.

 Neska-mutil kuadrilla ederra bildu da trikitixaren bueltan Arantzako inauterietanArratsean bertso afaria izanen dute Jon Maia eta Alaia Martinekin 

Dokumentuaren akzioak