Dokumentuaren akzioak
Neska dantzariak mutilekin plazaratuko dira lehenengoz Iurretako Urrijena jaian
Datorren domekan ospatuko da
Orain arte ospatutako Urrijenetan, herriko dantzari izandako gizonezkoak plazara dantzan egiten irten izan dira. Aurten, berriz, 2013 urteko San Migeletan hasitako berrikuntzari jarraipena emango diote; hain zuzen, Iurretako jaietako dantza-saio guztietan mutil dantzariek parte hartzeaz gain neska dantzariek ere agertzea.
2014ko Urrijena jaiaren antolatzaileek “jaialdi parekide, bizi eta herrikoagoa lortzea” espero dute, asmo horretarako bideratu baitituzte “burututako lan eta aldaketa guztiak” eta horretarako “neska, mutil, andra ta gizon” gonbidatu dituzte.
Urriaren 12ko egitaraua goizeko bederatzi eta erdietan hasiko da Maspeko aparkalekuan taldeen argazkia eginez. Ordu bete geroago Montoitik plazaraino burutuko den pasakallea abiatuko da eta 11.00etan Meza Nagusia izango da. Ondoren Dantzari Dantza eta Gorulari Dantza eskainiko dituzte partaideek eta jarraian omenaldia egingo zaie 65 urtetik gorakoei. Dantza agerraldia andra eta gizonen Soka Dantzarekin amaituko da.
Arratsaldeko hiruretan Tellituko parkiñean kokatuko den karpan bazkaria izango da, bertan taberna zerbitzua izateaz gain berogailuak ere egongo direla. Urrijenak Oxabi taldeak karpan zein herrian zehar girotuko duen erromeria eta dantza-kantu potearekin amaitu dira.
Dokumentuaren akzioak