Nerea Arizkuren: “Askatasunean dantzatzeko espazio seguru bat da Anerk elkartea”

Hedabidea
Euskalerria Irratia
Lekua
Donostia, Iruñea
Mota
Albistea
Data
Lotura
Euskalerria Irratia

‘Tweking’-a dantza afrikar bat da. Oraindik ere aurreiritziz beteriko dantza estiloa. Anerk elkarteak klaseak ematen ditu Donostian eta Iruñean

Artea, gizartea eraldatzeko tresna gisa erabiltzeko helburuarekin sortu zen Anerk elkartea. Artista eta hezitzaile talde batek bat egin zuten dantza eta antzerkia protagonista zituen irabazi-asmorik gabeko elkarte bat sortzeko, gizartean inklusioa eta berdintasuna sustatzeko bitarteko gisa. Ordutik, jarduera ugari egin dituzte, hala nola tailerrak, ikuskizunak eta proiektu komunitarioak, artea ardatz hartuta.

Anerk elkartearen hastapenetan ‘Twerking’-a dago eta baita Nerea Arizkuren gazte agoiztarra ere. Irrintzi Plaza saioan twerk dantza estiloa ezagutu dugu Nerea Arizkuren, Tania Gomez eta Uxue Urkiolarekin.