Onditz Esnaola, gaztetasuna eta dantza bor-borka

Egilea
Xanti Nazabal Urruzola
Hedabidea
Ataria
Lekua
Lizartza, Tolosa
Mota
Albistea
Data
Lotura
Ataria

Lizartzarra herriko dantza solte txapelketan gailendu berri da Jurgi Errandonea andoaindarrarekin batera bikotea osatuz.

14 urte bete berriak dituela, Onditz Esnaola dantzan bete-betean murgilduta dabil. Lehen pausoak eman zituen herriko Otsolar taldeaz gain, Villabonako Oinkarin ere aritzen da hainbat proiektu eta ikuskizunetan parte hartuz dagoeneko. Txapelketetan ere buru-belarri dabil, eta dantza tradizionaleko formakuntza, balleta eta dantza garaikidearekin uztartzen du.

Denboraldiko lehen Oinak arin honetan, bere dantza ibilbide labur bezain biziaren inguruan eta etorkizunari begira dituen erronkez aritu gara solasean.