Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Nazioarteko I. jaialdiarekin ospatuko du Berangoko taldeak 60. urtemuga

Dokumentuaren akzioak

Nazioarteko I. jaialdiarekin ospatuko du Berangoko taldeak 60. urtemuga

Egilea
Irune Berro
Komunikabidea
Berria
Tokia
Berango
Mota
Albistea
Data
2003/07/29

Zer edo zer berezia egin gura zuten 60. urtemuga ospatzeko. Nazioarteko dantzen aurreneko jaialdia antolatzea otu zitzaien orduan. Pentsatu eta egin. Berangoko Udalaren laguntza osoa dute.



Herbehereetako, Belgikako, Alemaniako, Kataluniako eta Austriako dantza taldeak joango dira Berangora. Otsagabiako Musikaldako dantzariekin eta Otxandategikoekin ariko dira, Lantzarteko landetan, abuztuaren 15, 16 eta 17an. Herbehereetatik etorria, Folklorite taldea bilduko da Berangora. Taldeko kideen adina azpimarratzekoa da. 60 urte ditu taldeko gazteenak; 72 zaharrenak. Alemaniatik, Inha dantza taldea izango da Berangon; Austriatik, Volkstanzgemeinschaft St. Leonhard am Forst taldea. Belgikako Flint taldeak «estilo askotako Europako musika» egiten du, taldeko lehendakari Iñaki Gonzalez de Bilbaoren aburuz.



Itzulia auzunerik auzune



Abuztuaren 17an, osteratxo bat egingo dute dantza talde guztiek Berangoko auzuneetan barrena: Kurtzetik, Sabino Aranatik, Karabiganetik, Lantzartetik, Axganetik eta Santa Anatik igaroko dira, 12:00etatik aurrera.

Dokumentuaren akzioak