Dokumentuaren akzioak
Nazioarteko Folklore Jaialdiaren astea ospatzen dihardu Haritzek, birtualki eta erakusleihoetan
Bariku honetan, uztailaren 24an, ziren egitekoak Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 34. ekitaldia, baina koronabirusaren izurriaren ondorioz bertan behera laga behar izan zuten, beste hainbat kultur eta kirol ekintzekin gertatu den moduan. Haritz dantza taldekoek, baina, bizirik mantendu nahi izan dute jaialdiaren espiritua.
Hala, astelehenetik Nazioarteko Folklore Jaialdiaren astea bizitzera gonbidatu dituzte herritarrak. Horretarako, euren sare sozialak erabili dituzte eta baita herriko hainbat erakusleiho ere. Folklore jaialditik pasa diren atzerriko dantza-taldeen ikuskizunak ikus daitezke erakusleihoetan ipini dituzten telebistetan.
Sare sozialetan bi QR kode ere ipini dituzte. Horietako batean Haritz taldekoek dantzatu dituzten Euskal Herriko probintzia desberdinetako dantzen informazioa dago eskuragarri, eta beste kodean, jaialdiaren 33 ekitaldietan etorri diren atzerriko taldeen gaineko informazioa eta argazkiak.
Dokumentuaren akzioak