Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Nazioarteko Folklore Jaialdia, Portugaleten

Dokumentuaren akzioak

Nazioarteko Folklore Jaialdia, Portugaleten

Gaur goizean, Lorea Bilbao Euskara eta Kultura foru diputatuak, Mikel Torres Portugaleteko alkateak, Gaizka Benguria Elai Alai Kultur Elkarteko presidenteak eta Aitor Beitia Elai Alai Dantza Taldeko zuzendariak Portugaleteko eta Euskal Herriko 41. Nazioarteko Folklore Jaialdiaren aurkezpena egin dute.
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2015/07/17
Lotura
Nontzeberri

Datorren astelehenik aurrera, Portugaletek bere ateak zabalduko dizkio munduari eta horrela, Zeelanda Berria, Senegal, Kuba, Serbia, Indonesia eta Euskal Herriko taldeak eramango ditu bere kaleetara, izan ere, La Canilla Ibiltokian izango dira emanaldiak; uztailaren 20tik 23ra bitartean, munduko folklorea Portugaleteko kaleetan ikusteko parada ederra egongo da. Horretaz gainera, uztailaren 26an, Munduko Dantzak ekimena egingo da Carlos VII. etorbidean

Parte hartuko duten taldeak, Krida Budaya (Indonesia), Camagua (Kuba), Kud Branko Cvetkovic (Serbia), Gna uri a te wai-o-taiki (Zeelanda Berria), Jammu Ballet (Senegal) eta anfitroia den Elai Alai Euskal Dantzari taldea (Portugalete).

Portugaletetik beste herri askotara hedatuko da gero folklore jaialdia, izan ere uztailaren 19tik 31ra bitartean, Ermua, Errenteria, Durango, Berriz, Elgoibar, Gorliz, Getxo eta beste hainbat herri bisitatuko ditu.

Ordutegiak eta bestelako datuak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Nazioarteko Folklore Jaialdia, Portugaleten

Dokumentuaren akzioak