Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Nazioarteko dantzari handi ugari Barakaldon

Dokumentuaren akzioak

Nazioarteko dantzari handi ugari Barakaldon

Bizkaiko udalerrian gaur ospatuko da Dantzaren Nazioarteko Eguna gala handi batekin

Komunikabidea
Gara
Tokia
Barakaldo
Mota
Albistea
Data
2002/05/01

Barakaldo Antzokiak garrantzi berezia emango dio maiatzean dantzari, joan den apirilaren 21ean Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatu ondoren. Ildo honetan, Dantzaren Nazioarteko Gala Handia antolatu dute gaurko; maiatzaren 18an eta 19an Espainiako Dantza Konpainia Nazionala arituko da; eta azkenik, hilaren 24an, "The Rocky Horror Picture Show" musikala hartuko du antzoki bizkaitarrak. Dantzari eskainiko zaion egitarau bereziari hasiera emateko, gaurko Dantzaren Nazioarteko Gala Handian, errepertorio klasikoaren pieza garrantzitsuenetakoak interpretatuko dituzte gaur egungo dantzari handienetakoek, arratsaldeko 20.30ean hasita, Barakaldo Antzokiko iturriek jakinarazi dutenez. Txaikovskiren "Zisneen lakua", "Loti ederra" eta "Kaskarina" klasikoez gain, Gounod, Stravisnki eta Satie-ren obrak ere interpretatuko dira gaur Barakaldo Antzokian, M. Petipa, G. Balanchine, W. Forsythe edo H. Van Mannen gisako balletaren izen handien koreografiekin. Programa berezi honetan parte hartuko duten hamar interpreteek maila artistiko handia eta nazioarteko ospea dute. Izan ere, Ingalaterrako Ballet Nazionalaren, Holandako Ballet Nazionalaren, Danimarkako Peter Schaufuss Balletaren, Perm-eko Txaikovski Opera eta Balletaren Antzerki Akademikoko eta Yuri Grigorovitx Balletaren lehen figurak ariko dira Barakaldoko agertokian.

Dokumentuaren akzioak