Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Nazioarteko dantza jaialdia bihar izango da

Dokumentuaren akzioak

Nazioarteko dantza jaialdia bihar izango da

Soka-dantzak izango dira 19.00etan Untzaga plazan hasiko den Ezpalak jaialdiaren aurtengo protagonistak

Normalean Eibarko Euskal Jaietako igandean ospatzen den Ezpalak dantza tradizionalen nazioarteko jaialdia egun bat aurreratuko da aurten. Ondorioz, 2015eko edizioa bihar burutuko da, 19.00etatik aurrera, Un-tzaga plazan.
Egilea
J.L.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Eibar
Mota
Albistea
Data
2015/05/29
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Edonola ere, soka dantzak izango dira Duguna eta Kezka dantza taldeek elkarlanean antolatzen duten aurtengo jaialdiaren protagonistak.

Bertan, herritarrek Ankara (Turkia), Garai (Bizkaia), Lekorne (Lapurdi), Larrea (Araba), Añorga (Gipuzkoa), Iruñea (Nafarroa) eta Eibarko (Gipuzkoa) soka-dantzak ikusteko aukera izango dute.

Horrela bada, “dantzariek elkarri eskuak emanda osatzen duten soka, katea, esku-dantza da aurtengo Ezpalak jaialdia lotuko duena”.  

Kezka taldetik azaldutakoari eutsiz, soka-dantza “dantzarako oinarrizko egitura da, mundu zabalean eta historian behin eta berriz erabili dena, eta Euskal Herrian gure plaza eta erromerietako dantza nagusia izan da orain gutxi arte”.

Dokumentuaren akzioak