Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Nazioarteko dantza garaikidea etorriko da Lesakara DNA programaren bidez

Dokumentuaren akzioak

Nazioarteko dantza garaikidea etorriko da Lesakara DNA programaren bidez

Brasilgo Eduardo Fukushimaren konpainiak ‘Título em Suspensao’ aurkeztuko du ekainaren 3an Harriondoan

Nafarroako Gobernuko Kulturako Zuzendaritza Nagusiak DNA Dantza Garaikidearen Jaialdiaren edizio berria aurkeztu du. Jaialdiak zuzendaritza artistiko berria estreinatuko du, eta maiatzaren 20tik ekainaren 3ra bitartean eginen da. Bi astez, DNA 2017 jaialdiak 30 aurkezpen publiko hartuko ditu, horietako 15 ikuskizunak, eta Nafarroako bederatzi udalerritako antzokietan eta espazio publikoetan zehar banatuko dira: Iruñea, Barañain, Huarte, Noain, Atarrabia, Lesaka, Agoitz, Altsasu eta Tutera. Modu horretan, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak legealdi honetan sustatzen duen lurralde-oreka zaindu nahi da programazioaren barnean. Lesakako emanaldia ekainaren 3an izanen da Harriondoa Kultur Etxean eta Brasilgo Eduardo Fukushimaren konpainiak ‘Título em Suspensao’ aurkeztuko du, ekainaren 3an 20:00etan.
Egilea
Ttipi-Ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Lesaka
Mota
Albistea
Data
2017/05/19
Lotura
Erran

Eduardo Fukushimak Lesakako egonaldi batean parte hartzen hasia da, maiatzaren 14tik ekainaren 1era, Título em Suspensão-ren sortze prozesua bukatuz. Aurrestreinaldia ekainaren 3an izanen da, larunbatarekin, Harriondoa Kultura Etxean. Lana sortu zen Mateo López artista kolonbiarrak bere eskultura interaktibo batekin elkarrizketan performance bat sortzeko egin zuen proposamenetik. Eskultura hori 2016an São Pauloko Luisa Strina Galerian erakusgai izan zen. Lana São Pauloko zeru gris urdindura eta hodeien mugimendura hurbilketa gisa eraikitzen da, arintasun etengabean dauden trantsizio hautemanezinekin.

Eduardo Fukushima São Paulon sorturiko koreografo, dantzari eta irakaslea da. Ballet klasikoan, dantza garaikidean eta Japoniako seitaiho, Txinako txi-kung eta tai-chi dowing-en gisako ekialdeko praktiketan prestatua.

DNA JAIALDIA

Edizio honetan, honako hauen aldeko apustua egingo da: lengoaia artistikoen eta formatuen dibertsitatea, konpainien nazioartekotasuna eta komunitatea, ekopolitika eta etorkizuna kontzeptuak. Kulturako Zuzendaritza Nagusiak Baluarte Fundazioarekin batera antolatzen du jaialdia.

Lengoaien eta formatuen dibertsitatea

Edizioan lengoaia artistikoen dibertsitatearen aldeko apustua egin da. Era horretan, dantza honako hauekin batuko da: zinema (Gilles Jobin-en Womb eta Kukai Dantzaren Oskara Plazara ikuskizunetan bezala), arte plastikoak, eskultura, perfomance, ekintzak edo kale-okupazioa. Halaber, zinema-mundua errealitate birtualarekin bizitzen ari den iraultza handia ikus ahal izango da DNA jaialdian, 3D bideo-dantza hautapenaren bitartez.

Dibertsitatea izango da obren tamainari eta formatuari dagokienean ere: bakarren bat 26 dantzari bitarteko konpainiekin, adibidez, Taiwango Cloud Gate Dance Theatre; beste batzuetan 50 pertsona bitarte bilduko dira espazio publikoetan, esate baterako, Brasilgo Clarice Limaren Árboles lanean bezala. Soinu-esperimentazioko ikuskizunak izango dira (Societat Doctor Alonsoren Anarchy edo Kataluniako Iron Skulls-en Sinestesia).

Horrez gain, gorputzen eta gaitasunen gaineko dibertsitatea Brasilgo Eduardo Fukushimaren Homem Torto-rekin iritsiko da eta Becky Siegel-en Sobre Ruedas-ekin; azkenak Kon mocion izeneko bere konpainiako dantzariekin eta AMIMETen Lua taldekoekin egiten du lan (gurpil-aulkiko lehen dantza taldeetarikoa Espainian).

Nazioartekotasuna

2016ko edizioarekin alderatuta, berrikuntzetariko bat da, baita ere, gonbidatutako artisten dibertsitatea jatorriaren aldetik. Iberoamerika, Afrika, Asia, Europa edo Estatu Batuetako sortzaileen zazpi proposamen jasoko dira. Programaturiko bisiten artean, zenbait oso nabarmenak ditugu; hala nola, Martha Graham Dance Company, dantza garaikidearen aitzindaria edo Kongoko Faustin Linyekula, Afrikako koreografo ospetsuenetarikoa. Azkenak lehen aldiz aurkeztuko du Espainian more more more…future, dantza eta punk-rock-aren ikuskizuna, Gaiarre Antzokian, maiatzaren 25ean, Afrikaren nazioarteko egunean.

Komunitatea, ekopolitika, etorkizuna

DNA, aurten, hiru kontzepturen inguruan mugituko da: komunitatea, ekopolitika eta etorkizuna. Alde batetik, gizartearen larrialdiak eta premiak islatzen dituzten lanak izango dira jaialdian.

Nazioarteko dantza garaikidea etorriko da Lesakara DNA programaren bidez

Eduardo Fukushima brasildarrak ekainaren 3an aurkeztuko du orain sortzen ari den dantza emanaldia.