Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Nazioarteko arku-dantza jaialdia Eibarren izango da

Dokumentuaren akzioak

Nazioarteko arku-dantza jaialdia Eibarren izango da

Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2008/06/01

2006an egin zen lehen aldiz Ezpala jaialdia. Orduan, ezpata-dantza izan zen protagonista. Iaz makil dantzari eskaini zioten jaialdia, eta aurten, arku-dantzari.

Kalejiran aterako dira dantzariak gaur, 12:00etan, Urkizutik Untzaga plazara. Ordu erdi geroago hasiko da jaialdia. Kezka dantza taldeak Ibartzabal arku-dantza erakutsiko du. Iruñeko San Lorenzo taldeak izen bereko dantzak aurkeztuko ditu. Horiez gain, Oñatiko (Gipuzkoa) Oñatz taldea eta Añorgako (Gipuzkoa) Arkaitz taldea ariko dira. Xovenes do Pobo Betanzosko (Galizia) taldeak marinel eta nekazari dantzak egingo dituzte, eta Okzitaniako Tolosako Le Poutou taldeak Les treilles dantza.

 

Dantza. Ezpala jaialdia.
Lekua: Untzaga plaza, Eibar, Gipuzkoa.
Noiz: Gaur, 12:30ean.

Dokumentuaren akzioak