Dokumentuaren akzioak
Naturarekin dantzan, Dantzaren Egunean
«Dantza beti izan da naturarekin eta gainerako izaki bizidunekin gizakiok erabili dugun komunikatzeko giltza», Yang Liping dantzari txinatarraren hitzetan. Asiako dantzaririk ospetsuenetarikoari egokitu zitzaion Nazioarteko Dantza Eguneko -atzo ospatu zen- mezua. Gurean ere naturak berebiziko garrantzia izan zuen; Bilbon bederen, ekitaldi nagusia ibaiaren ertzean egin baitzen. Bizkaiko hainbat tokitako 13 diziplinatako eskoletako 250 dantza-ikaslek, adin guztietakoek, alfonbra gorri baten gainean beroketak egin zituzten eta ondoren emanaldia eskaini zuten. Hor Sorozabal maisuaren “Gernika” kantata hunkigarria ere entzun zen, Olaeta Balletak gogora ekarri nahi izan baitzuen bonbardaketaren urteurrena. Donostian ezinbesteko hitzordu bihurtu den Kontxako Barandako barra klasikoko erakustaldia gaur egingo dute.
Dokumentuaren akzioak