Dokumentuaren akzioak
Naturarekin dantzan, Dantzaren Egunean
Urtero legez, Antzerkiaren Nazioarteko Institutuaren Dantzaren Batzordeak dantzaren izen ospetsu bati mezu bat idazteko eskatu dio, apirilaren 29an mundu osoan irakurriko dena. Dantzaren Nazioarteko Eguna egun horretan ospatzen baita ballet modernoaren sortzailetzat jotzen den Georges Noverre dantzariaren jaiotza ospatzen delako; 1727an jaio zen, zehazki. Aurten mundu mailako ekitaldi nagusia Shanghaiko hiri txinatarrean hirian egin da, Txileko etnia maputxeko artistek eta Txinako, Hego Koreako, Samoako eta Zeelanda Berriko dantzarien partaidetzarekin.
Mezua idaztea Asiako dantzari eta koreografo ospetsuenetarikoari, alegia Yang Liping dantzari eta koreografo txinatarrari, egokitu zaio eta honek ekologia eta naturan jarri nahi du fokua. Yang Liping-ek zera gomendatu die dantzaren ‘unibertsoan’ ari diren guztiei: «Gehiago entzun ditzatela munduko poza eta tristurei, naturarekin eta bizitzarekin dantzaren bidez gizakiok milaka urtetan osatu dugun elkarrizketa osatzeko gai izan gaitezen».

Mezu planetarioa eta, aldi berean, erabat bertakoa izan da aurtengo Dantza Egunekoa. Gurean ere naturarekin lotuta egon dela pentsa daiteke, Bilbon bederen, ekitaldi nagusiena uraren ondoan egin baita. 250 metroko alfonbra gorriarekin jantzi da Bilboko Areatza larunbata arratsaldean ‘Dantza alfonbra gorrian’ leloarekin egin den ospakizunean. Bizkaiko hainbat tokitako 13 dantza eskolek eta diziplina desberdinetako (klasikoa, garaikidea, euskal dantzak, flamenkoa eta urbanoa, besteak beste) 250 dantza-ikaslek baino gehiagok hartu dute parte ekitaldian.
17.00etan beroketa-barra egin dute gazte zein adinekoak –dantza ez baita soilik gazteen kontua– ibaiaren ertzean, alfonbra gorri dotorean, eta ondoren Areatzan jarritako karpa batean eskola eta estudio desberdinek beraien dantza erakusketa egiten hasi dira, 21:00ra arte luzatuko den emanaldian. Mota desberdinetako estiloak eta musikak; horien artean Sorozabal maisuaren ‘Gernika’ kantata hunkigarria, Olaeta Balletak gogorarazi nahi izan baitu modu honetan Gernikaren bonbardaketaren urteurrenaren gertutasuna.
Bilboko La Fundicion aretoa ere efemeride hau ospatzen ari da egunotan. Asteburuan (apirilaren 29 eta 30ean, 19.00etan), ospakizunekin jarraituko dute, eta Estatuko dantza garaikidearen bi izen handi elkartuko dituen proposamen ohiz kanpokoa izango da. Alde batetik, Altraste Danza konpainia arabarra, Ignacio Monterrubio musikariak eta Zuriñe Benavente dantzariak osatzen dute (Kataluniako Kritikaren Interpretazio Onenaren 2020ko saria jaso zuen ‘Variaciones Goldberg’ lanarengatik, Mal Pelo konpainiarekin) eta hiru urteko nazioarteko ibilbide arrakastatsua izan eta gero, Euskal Herrira itzultzea eta sorkuntza-zentroa hemen sortzea erabaki zuten. Bestetik, Guillermo Weickert (Huelva, 1974) ezinbesteko figura da 90eko hamarkadako arte eszenikoen berrikuntzan.
Donostian, igandean
Iruñean ere dantzariek kaleak hartu dituzte ‘beraien’ egunean. Donostian gaur ere dantzariak kalean ikusi baldin badira ere, ezinbesteko hitzordua bihurtu den Kontxako Barandillako barra klasikoko erakustaldia bihar egingo da, igandearekin. Goizeko 11.00etatik 11.30era Txikien Barra egingo da Nautiko klubetik Cafe de la Concharaino eta 11.50etik 12.20ra Ertainen Barra leku berean.
Bukatzeko, Nagusien Barra egingo da 12.45etik 13.30era egingo da Nautiko klubetik Antiguoko tunelera arte. Guztira, 1.476 ikaslek parte hartuko dute Gipuzkoako (Andoain, Astigarraga, Donostia, Hondarribia, Irun, Pasai Antxo, Errenteria eta Tolosa) eta Bizkaiko (Ondarroa eta Lekeitio) 26 Dantza eskoletakoak.