Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Natumayini, Afrikako haurren kanta eta dantzak

Dokumentuaren akzioak

Natumayini, Afrikako haurren kanta eta dantzak

Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2007/12/26

Uganda Natumayini koro eta dantza taldea Euskal Herrian da. Gaur Bilboko Arriaga Antzokian izango dira, eta bihar Iruñeko Baluarten.

Uganda Natumayini koro eta dantza taldea ez da gainontzeko ikuskizunak bezalakoa. Musica para Salvar Vidas taldeak antolatutako ikuskizun solidarioa da. Gurasorik ez duten haurrei aukera bat eman nahi die talde horrek. Horrela, oporrak dituztenean mundu osoan zehar dantzan ibiltzen dira haurrak, gero, lortutako diruarekin Ugandan gutxieneko baldintzetan bizi ahal izateko.

 

Ikuskizunean Uganda eta Ruandako kantak entzun eta dantza tribalak ikus daitezke. Baina ez da ikuskizuna soilik, kultura trasmititzeko modu bat baizik. Horrela, beren balioak eta ohiturak erakusten dituzte.

 

Uganda Natumayini koro eta dantza taldea.
Lekua: Gaur, Bilboko Arriaga antzokian, 20:00etan, eta, bihar, Iruñeko Baluarten, 17:30ean.

Dokumentuaren akzioak