Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Nahikoa dantza eta bihurrikeria eginda, amaitu dira Ihoteak

Dokumentuaren akzioak

Nahikoa dantza eta bihurrikeria eginda, amaitu dira Ihoteak

'Hurrengo urtera arte!' esan dute arratsaldean Oiartzunen; Intxixu, Basandre eta Sorginek herria utzi dute gaur.
Egilea
Leire Perlines Apalategi
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2026/02/08
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Arratsaldearen hasieran eguraldia lagun ez bazuten ere, dozenaka oiartzuar fin-fin zeuden Doneztebe plazan lekua hartzen. Plaza barandez inguratuta zegoen, eta hainbatek agur festa lehen lerrotik ikusi nahi zutenez, han izan dira, lurrean eserita kartoi zati baten gainean. Euria ere egin du tarteka, baina aterkia lagun izanik han jarraitu dute arik eta plaza jendez bete den arte.

Ostiral iluntzean iritsi ziren herrira Intxixu, Basandre zein Sorginak, eta eurena izan da Oiartzun egunotan. Makina bat bihurrikeria egin dituzte; zirikatu dituzte herritarrak, eta dantzan ere aritu dira. Alabaina, festa orok du amaiera, eta gaurkoa egun tristea izan da oiartzuarrentzat, dagoeneko ospa egin baitute herria hankaz gora jarri dutenak. Herritar guztiak batu, eta musika lagun zutela agurtu dituzte Intxixu, Basandre eta Sorginak.

HITZA Oiartzunen izan da arratsaldean, eta zenbait irudi bildu ditu. Hala ere, bihar goizean Ihoteetako argazki eta bideo gehiago argitaratuko ditu.

 

Dokumentuaren akzioak