Nagusiei zuzendutako dantzaldiak izango dira berriro otsaileko igande guztietan Bilboko Casilla pabiloian, Bilboko Udalak zahartze aktiboa sustatzeko eta sedentarismoaren aurka borrokatzeko proposamenen baitan antolatuta. Jarduera librea eta doakoa da, eta "harrera bikaina" du publikoaren artean.
Lau saioz gozatu ahal izango dute hilean zehar
Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, adinekoek lau saioz gozatu ahal izango dute hilean zehar, eta bakoitzean orkestra desberdin bat ariko da girotzen. Horrela, jarduera fisikoa egiteaz gain, lotura sozialak ere indartzen dira, nagusiek musikaz lagunduta goza dezaten.
Adineko pertsona guztiak gonbidatu ditu zuzeneko musikaz gozatzera, ariketa fisikoa eta ongizate emozionala sustatzen dituen proposamenean parte hartuz
Bilboko Udalak ekimen osasungarri eta sozialak sustatzeko konpromisoa indartu nahi du ekimnen honekin, eta adineko pertsona guztiak gonbidatu ditu zuzeneko musikaz gozatzera, ariketa fisikoa eta ongizate emozionala sustatzen dituen proposamenean parte hartuz.
Egitarauari dagokionez, otsailaren 2an Galea Orkestra ariko da, 9an Dantza Pergola, 16an Maran Orkestra, eta 23a Jamaika Orkestra. Saio guztiak Casilla Pabiloian izango dira, 18:00etatik 21:00etara
Egitarauari dagokionez, otsailaren 2an Galea Orkestra ariko da, 9an Dantza Pergola, 16an Maran Orkestra, eta 23a Jamaika Orkestra. Saio guztiak Casilla Pabiloian izango dira, 18:00etatik 21:00etara, ondorioztatu dute antolatzaileek hedabideei bidalitako prentsa-ohar baten bitartez.