Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Nafarroaren Egunean dantzatu du Aurtzakak

Dokumentuaren akzioak

Nafarroaren Egunean dantzatu du Aurtzakak

Beasaingo ezpata-dantza dantzatu zuten, besteak beste.
Egilea
A. Vierbücher
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Baigorri
Mota
Albistea
Data
2023/05/02
Lotura
Goierriko Hitza

Beasaingo Aurtzaka Dantza Taldea, Baigorrin izan zen igandean, bertan urtero ospatzen den Nafarroaren Egunean. Goizean zehar, desfilean hartu zuen parte eta Gaineko Plazan Igartzako ezpata-dantza erakutsi zuen ehunka lagunen aurrean. Arratsaldean, Behereko Plazan, Igartzari lotutako dantza sorta eskaini zuen, ezpata-dantza, Brokelena, Makil Handiena eta Zumitzena.

 

Dokumentuaren akzioak