Dokumentuaren akzioak
Nafarroaren Eguna ekitaldiz gainezka dator apirilaren 29an Baigorrin
Bezperan, Best-of-aldia emanaldi berezia eskainiko dute Baigorriko elizan
Egun handia apirileko azken igandea bada ere, aitzinetik zenbait ekitaldi egin dituzte. Larunbaterako ere musika emanaldi berezia prestatu dute.
Best-of-aldia
Apirilaren 28an, larunbatean 21:00etan Baigorriko elizan, Best-of-aldia emanaldia eskainiko dute, kantu maiteak aditzeko aukera eskainiz, lagun zaharren ahotik. Urtero antolatzen den Musikaldia berezia izanen da aurten. Urte guzti hauetan egin diren musikaldi onenen bilduma izanen da, eta hortarako, Xare Laborategiko Hertz orkestraren laguntzarekin, urteren batean Musikaldian parte hartu izan duten Euskal Herriko kantari handiak eta baleako kantariak nahastuko dituen ikusgarria prestatu dute. Natxo de Felipe, Niko Etxart, Eñaut Elorrieta eta Eltzegor alde batetik, eta bertzetik, Asteazkenekoak, Kantiruki, Xendarineko ahizpak, Amaia Riouspeyrous, era Aire ahizpak, Baigorriko gaiteroekin batera.
Nafarroaren Eguneko egitaraua
Igandeko egun handiari dagokionez, 08:00etatik 11:00etara askaria izanen da Txakatuk taldearen musikarekin, baita Merkatia, euskal makil borroka erakusketa ere. Gaineko plazan, dantza taldeak (Altsasuko Etorkizuna, Donapaleuko Burgaintzi eta Baztango dantza taldea), ziganteak (Baigorri, Elizondo eta Donapaleukoak), txarangak (Kuxkuxtu, Ezpela eta Uztaritzeko txaranga), eta bertze izanen dira (gaiteroak, makilariak, txistulariak, Anhauzeko basaldunak, trikitilariak, Karmele eta Koldobide, bertsolariak…). 11:00etatik 13:30era desfile ikusgarria izanen da. 14:00etatik 17:00etara bazkaria izanen da Ezpela, Uztaritze eta Kuxkuxtu txarangen animazioarekin. 14:00etatik 18:00etara Irrien Lagunak izanen dira Haurren Xokoan
Herriko Etxe aitzinean, Niarawa batukada (14:00), Bokale brass band (15:00) eta Jaiak txaranga (17:00) ariko dira.
Plazan, berriz, Azken Trena taldearen emanadia (13:30), dantza ikusgarria (17:00), Kiki Bordatxo (18:30), Zezenaren Taldea (20:30), Tximberos karaokea (22:00eta 23:30), Kuartz (22:30), Anita Parker (00:30) eta TirriTaTery (01:30) izanen dira.
Dokumentuaren akzioak