Dokumentuaren akzioak
Nafarroako talde bat gonbidatu du Kriskitinek 'Durangon Folk' jaialdirako
Ostiralean eskainiko dute emanaldia
Irurtzungo taldeak mitologiako pertsonaiak ekarriko ditu Durangora, eta Basajaun, Mari edota Otsoko ikusteko aukera izango da. Baita hain eurenak diren joaldunak ere, ttuntturruak.
Kriskitinek be Nafarroara egingo du folklore bidaia eta, iparretik hegora: Otsagiko dantzak zein Korteskoak dantzatuko dituzte. Eta hori gutxi balitz Erraldoiak ere entrenatuko dituzte, guztia dultzaina hotsean.
1999. urtean Galeusca izenarekin ekin zion Kriskitinek udagoieneko Folk jaialdia antolatzeari. Harrezkero urtero antolatu du jaialdia Durangon Folk izenarekin. Urteokaz Galizia, Katalunia, Landak, Gaztela, Asturias, Menorca, Andaluzia, Murtzia, Aragoi, Madril, zein Kantabriako taldeak izan dira partaide.
Dokumentuaren akzioak