Dokumentuaren akzioak
Nafarroako historia irudikatzen duen dantza ikuskizuna eskainiko da
Ibarrako Alurr dantza taldeak larunbatean estreinatuko du lan berria herriko kultur etxean
Ikuskizun hau Kukuka antzerki eta dantza taldearen
hamargarren urteurrena dela-eta antolatu da, eta herriko ordezkariek
Ibarrako gaztetxoen dantza taldea gonbidatu nahi izan dute.
Prentsaurrekoan Nogales zinegotziak ikuskizunaren
hitzaurrea egin zuen eta ondoren Agirretxek komentatu zuenez, «Kukuka
hasi zenean lau talde ginen eta gaur egun 70 baino gehiago ditugu.
Pertsonen ibilbidea osatzen dugu, talde lana da eta horrela herria
egiten dugu lagunartean», esan zuen Kukuka taldearen inguruan. Ondoren
eskolako bi irakasleek hi- tza hartu zuten eta adierazi zutenez,
datorren asteartean eskolako DBHko ikasleekin klase berezi bat egingo
dute, bertara Julia Marin irakaslea gerturatuko baita.
Alurr dantzako ordezkariak, berriz, taldearen historia
azaldu zuen: «1995. urtean hasi zen talde gazte bat gara. Denborak
aurrera egin hala, jende berriaren agerpenaren eta gazteen asmoen
ondorioz koreografiez osaturiko proiektu bat jarri genuen abian».
«Koreografia hauek geure dantza tradizionaletan eta pauso
tradizionaletan oinarritzen dira». Ikuskizunei dagokionez, 'Sua' (2008)
eta 'Oinazez' (2010) lanak aurkeztu ondoren, beste berri batekin datoz
«oraingoan iraganik gabeko herriak etorkizunik ez duelako», 'Izanak
dirau, 1512'. «Dantza eskolako gaztetxoei Euskal Herriko historiaren
zati bat dantzaren bidez bizitzeko aukera eman zaie. Alurr dantza
taldearen beste aurpegi bat da eskola, taldearen Etorkizuna ziurtatzen
duena».
Aiert Beobide zuzendari eta dantzariak istorio eta
kondaira adierazi zuen: «Neska gazte batek liburua topatzen du emanaldi
hasieran eta bertan Nafarroako historia topa-tzen du. Kondairak,
errituak, festak, bizitzeko moduak, kultur nahasketak eta guduak
eszenatokian irudikatzen dituzte dantzariek». Sarrerak salgai daude
interneten 3 euro eta leihatilan 3,20 eurotan.
Dokumentuaren akzioak