Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Dantza Garaikidearen DNA 2024 programaren sorkuntzarako eta/edo ikerketarako lau egoitza artistikoen programaren oinarriak argitaratu ditu. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 20an amaituko da.
Lau astetan zehar sorkuntza prozesuak egingo dira, etorkizuneko ekoizpenen iturri izango direnak. Era berean, dantza garaikidea oinarri hartuta, hausnarketarako eta komunitaterako guneak sortuko dira.
Egonaldietako helburuak honako hauek dira: dantza garaikideko proiektuen sorkuntza sustatzea; lurraldean dantza eta mugimenduaren arteak bultzatzea; publikoarekiko bitartekaritza lantzea, diziplina horietarako ingurune positiboa sortze aldera; parte hartzen duten artisten artean komunitate sortzailearen espiritua bultzatzea; eta sektorearen barruan enplegua sor dadin sustatzea.
Egonaldiek 6.000 edo 8.000 euroko zuzkidura ekonomikoa dute, horiek gauzatzeko esleitutako kultura ekipamenduaren kokapenaren arabera.
Xehetasun guztiak, hemen kontsultatu ahal dituzue.