Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuitua Sakanan

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuitua Sakanan

Irurtzunen, Etxarri Aranatzen, Altsasun eta Olatzagutian izanen dira Antzoki Sareak antolatutako arte eszenikoen ikuskizunak
Komunikabidea
Guaixe
Tokia
Sakana
Mota
Albistea
Data
2019/02/12
Lotura
Guaixe

Martxoa eta urria bitartean Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuitua izanen da Nafarroako 30 herritan. Guztira, 47 ikuskizun antolatu dute eta hamalau konpainiek parte hartuko dute. Nafarroako Antzoki Sarea da zirkuitua antolatzen duen erakundea, eta sarearen barne dauden antzokietara iritsiko dira emanaldiak. Haien artean, Sakanako lau daude: Irurtzungo, Etxarri Aranazko, Altsasuko eta Olatzagutiko kultur etxeak. Hortaz, martxoa eta urria bitartean Sakanan goi mailako arte eszenikoen ikuskizunak ikusteko aukera egonen da. Gainera, aurten dantzari garrantzia eman nahi izan diote.

Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuitua Sakanan
Etxe txikiena Eva Azpilikuetaren antzezlanaren une bat. YARLEKU TEATRO


Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituaren bigarren edizioa izanen da. Antzoki Sarearekin batera Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Sailak antolatu du zirkuitua. Egitaraua "aberasteko" zirkuituaren helburuak sareko antzokietara "proposamen garaikideak, sormen arrisku handiago dutenak eta gutxieneko arte eszenikoak bultzatzeak" eramatea dira. Gutxieneko arte eszenikoen barruan, esaterako, dantza dago. Beraz, aurten dantza sustatzeko ahalmen handiagoa egin dute antolatzaileek eta antolatutako ikuskizunen %50 dantza ikuskizunak dira. Bestetik, %34 antzerkia da eta %17 multimedia. Zirkuitua 2017ko Antzerkia Sustatzeko Egitasmotik sortu zen eta hura antolatzen laguntzeko Antzoki Sareak eta Nafarroako Gobernuak hitzarmena sinatu dute; hortaz, Kultura sailak 125.000 euroko diru-laguntza eman du. Aurrekontua 193.800 eurokoa da.

Nafarroako konpainiak

Ikuskizunen erdia baino gehiago Nafarroako konpainiek egiten dute. Haien artean, Eva Azpilikueta aktore altsasuarraren Yarleku konpainia dago. Antzezlanaren azken ukituak ematen ari dira, eta laster Feten jaialdian parte hartuko dute. Etxarri Aranatzen urriaren 27an egonen da Yarleku konpainia.

Bestetik, epe laburrean, udaberrian, hirutan egonen da zirkuitua Sakanan. Martxoaren 3an, igandea, Euria dantza ikuskizuna izanen da Irurtzungo kultur etxean. Markeliñe dantza konpainia bizkaitarrarena da Euria ikuskizuna. Ondoren, apirilaren 13an, larunbata, Producciones Maestras antzerki konpainia nafarraren Loco Desatino antzezlanaren emanaldia izanen da Altsasuko Iortia kultur gunean. Maiatzaren 4an, larunbata, Drap-Euraren bila ikuskizun multimedia izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean. Logela multimediaren ikuskizuna Altsasun izanen da ere, udazkenean. Hortaz, zirkuituak udazkenean jarraituko du, eta urrian Altsasun ez ezik, Etxarri Aranatzen eta Olaztin egonen da ere.

Dokumentuaren akzioak