Nafarroako kultura zabaltzeko asmoz, Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Argentinara egin zuen bidaia 2022ko abenduan eta hantxe bizitakoak Nafar haziak izeneko dokumentalerako jaso zituzten. Hala, Buenos Aires, Rosario, Bolivar eta Mendozan dauden lau Nafar Etxeetara egindako bisitan dantza, musika eta gastronomia tailerrak eskaintzen ikusiko ditugu nafarrak film honetan, baita hitzaldiak eta dantza emanaldiak ematen ere. Bidaiak argentinarren eta nafarren arteko loturak sendotzeko balio izan zuen, esperientziak partekatzeko, ikasteko eta batez ere dantzatzeko. Distantzia bada ere, Argentina eta Nafarroaren arteko atxikimendu emozionala bistakoa da. Izan ere, posible al da urruneko kultura bat besarkatzea eta zure egitea? Dokumental honek galdera honetan galdera honi erantzuten saiatuko dira.
Dokumentuaren akzioak
'Nafar haziak' dokumentala ikusteko aukera izanen da ostegunean Goizuetan
Goizuetako kultur taldeak Nafar haziak dokumentalaren emanaldia antolatu du ekainarean 13an, ostegunean. Goizuetako Herriko Etxeko ganbaran izanen da emanaldia, 19:00etan.
Dokumentuaren akzioak