Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Muxikoek herria dantzan jarriko dute hilaren 14an

Dokumentuaren akzioak

Muxikoek herria dantzan jarriko dute hilaren 14an

Lagun Artean eta Zumardikoak elkarteek Hondarribiko Udalaren laguntzarekin antolatu dute V. Muxiko eguna. Ikus egitaraua.
Egilea
Ane Mendizabal Sarriegi
Komunikabidea
Bidasoako Hitza
Tokia
Hondarribia
Mota
Albistea
Data
2024/04/02
Lotura
Bidasoako Hitza
Muxikoak
Egun osoko dantza-plana egin dute iganderako

Hilaren 14an goizeko 11:15ean hasiko da eguna. Damarri plazan, Zumardiaren parean, aurkezpen dantza egingo dute. Ondoren, 11:30ean arrankada egingo dute Kale Nagusitik Arma Plazaraino. Santa Maria arkua pasa eta berehala Hondarribiko Erraldoiek segizioarekin bat egingo dute. Udaletxera heltzerakoan txalaparta batek ongietorria emango die partaideei guztiei eta Arma Plazara iristean bigarren txalaparta bat egongo da. 12:00etan Jeiki Hadi taldea jotzen eta abesten hasiko da eta muxikoek dantzan egingo dute 13:15ak arte. Une horretan erraldoiek erakustaldia egingo dute eta jarraian, guztiak elkarrekin, San Pedro kalera jaitsiko dira. Bertan poteatzeko denbora izango da. Azkenik, Kiroldegian amaituko dute bidea sabelak bapo betetzeko; 14:00etan Ardoran egingo dute hitzordua. Bazkaltzen amaitzerakoan Jeiki Hadi taldeak girotuko du bazkalondoa.

Egunaren amaieran sorpresa bat egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek. 19:30ean Patxi Perez eta Konpainiak kontzertu bat eskainiko dute kiroldegiko pistan.

Dokumentuaren akzioak