Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "Muxikoak dantzatzeko ez duzu talde batean aritu behar"

Dokumentuaren akzioak

"Muxikoak dantzatzeko ez duzu talde batean aritu behar"

Patxi Perez

Komunikabidea
Argia
Mota
Elkarrizketa
Data
2000/10/01

Nola izango da zure emankizuna?

Ni plaza erdian jarriko naiz, kablerik gabeko mikrofono batekin, eta errepikanaren bidez dantza urratsak erakutsiko ditut. Errepikatzen dugun bitartean eta jendeak ikasten duen heinean Batbiru fanfareak musika joko du, eta dantzan bukatuko dugu guztiok.

Iparraldean dezente dantzatzen dira muxikoak, hegoaldean ere posible al da hori?

Bai, jendeak badu interesa, zeren musikarekin kalejiran eta aritzen da. Nik uste askotan gertatzen dela gogoa badagoela baina ez dela jakiten zer dantzatu, zeren kalejiran eta saltoka ezin zara denbora luzez aritu. Horregatik, guk muxikoak erakutsi nahi dizkiogu jendeari, Hegoaldean ere. Izan ere, muxikoak dantzatzeko ez du dantza talde batean aritu behar.

Tapia eta Leturiarekin ere bazabiltza batetik bestera. Zer moduzko harrera izaten du jendeak horrelako erakustaldien aurrean?

Oso ona, gehienetan jende multzo handiak izaten ditugu gure inguruan dantzan. Donostiako euskal jaietan, adibidez, harrituta geratu nintzen. Euri zaparrada izugarria ari zuen, baina jendeak dantzan jarraitzen zuen. Esaten dute Donostian jendea hotza dela, baina hantxe aritu ziren. Horrek erakusten du jendearen interesa.

Erromeri Eguneko antolakuntzak ahalegin berezia egin du iparraldeko jendea erakartzeko, sortu al da giroa bertan?

Bai, nik adibidez Arrangoitzen ikastaro batzuk antolatu ditut, eta bertara hurbildu den jendea Errenteria-Oreretan izango da larunbatean.

Hau apustu garrantzitsua da datozen urteetarako. Aurten batzuek joango dira, hurrengoan gehiago eta horrela jendea ohitzen eta animatzen joango da. Urrats garrantzitsua da aurtengoa.

Dokumentuaren akzioak