Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Muxiko Festa datorren igandean

Dokumentuaren akzioak

Muxiko Festa datorren igandean

Parte-hartzaileek gogoan izango dute herriari Guiness errekorren liburuko ateak ireki zizkion udazkeneko dantzaldi erraldoia

Jakina denez, iazko udazkenean 895 dantzari bildu eta Guinness World Records liburuan ofizialki sartzea kortu zuen Betizutik Elkarteak, aurretik beste inork ez baitzuen horrenbeste dantzari bildu Muxiko saio batean.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Lezo
Mota
Albistea
Data
2017/01/25
Lotura
Diario Vasco

Lezon ez ezik, beste herri batzuetan ere harrera gero eta hobea dute Muxikoek, eta asko dira maiztasun jakin batekin errepikatzen den datan plaza dantzariz betetzen dutenak.

Oarsoaldea eskualdeko garapen agentziak ohar baten bidez nabarmendu duen bezala, ekitaldi arrakastatsu hure antolatu zuen Betizutik Elkarte Soziokulturalean «badituzte prest pendrive-etan bilduta egun horretan bizi izan diren momentu politenen erreportajeak eta hauekin lortuko den diru guztia (salmentan 6 €tan) Markelen Irria Fundaziorako izango da»-

Jakinarazi dute, gainera, «elkarteak Betizutikekin aurrera jarraitzeko erabakia» hartu duela, «modu horretan elkarteari dagozkion jarduera soziokulturalak sustatzeko». Ohi denez, parte hartu nahi duten guztiak daude gonbidatuta dantza saiora.

Muxiko Festa datorren igandean

/ ARIZMENDI

Dokumentuaren akzioak