Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Mutxikoaren Dantza Eguna antolatu dute ibarran

Dokumentuaren akzioak

Mutxikoaren Dantza Eguna antolatu dute ibarran

Alurr taldeak dantza honen inguruan jai berezia antolatu du larunbaterako

Egilea
M.S.S.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Ibarra
Mota
Albistea
Data
2008/05/29

"Ospakizun honen helburua gure kultura, ohiturak eta tradizioak plazaratzea da. Euskal Herrian ditugun dantza ezberdinak ikusteko aukera paregabea da eta, aldi berean, tradizioan oinarrituriko pausoekin sortutako dantza berri batzuk ere ikusteko aukera izango dugu larunbatean", azaldu dute Alurr dantza taldeko kideek.

herritarrak dantzara Neska-mutilak protagonista bilakatuko dira larunbatean. Izan ere, urte osoan zehar ikasitako dantzak erakusteko aukera izango dute, baina, aldi berean, gurasoek eta Ibarrako herritar guztiek festa honetan parte hartzea nahi dute.

Hori horrela izan dadin, larunbateko festa ez da Dantza Eguna bakarrik izango, Mutxikoaren Eguna ere izango baita. Horretarako, kurtsoaren zehar Mutxiko dantzaren pausoak ikasteko zenbait ikastaro antolatu ditu Alurr taldeak. "Bereziki festa honetan parte hartu nahi duten guztientzat eta urtean zeharreko ikastaro hauetara etorri ezin izan dutenentzat bi ikastaro trinko ere antolatu zituzten pasa den larunbatean, guztiek parte hartzeko aukera izan zezaten", gehitu dute taldekideek. Hala, Iparraldeko Dantza Federakundeko dantzari baten laguntzarekin dan-tzan ikasteko aukera izan zuten.

Era berean, Alurr dantza taldeak hainbat laguntzaileri esker beroenak eman nahi dizkie antolaketan eskainitako laguntzagatik: gurasoak, Alurr dantza taldeko irakasleak, Ibarrako Udala, Ibarrako Kutxa, Insalus, Tolosako Eroski, Sendi Ekintza, Ibarrako kirol elkartea, Xepla eta Iparraldeko Dantza Federakundea.

Dokumentuaren akzioak