Dokumentuaren akzioak
"Mutil-dantza baztertzaileen" aurrean, Elizondoko bestetan herritar guztiak deitu dituzte plazan dantzatzera
Alde ona azpimarratu du ekimenak: dagoeneko herriko bestetan ez da programatzen emakumerik onartzen ez duen mutil-dantzarik. Alde txarra, dio, Baztango Mutil-dantzariak taldeak mutil-dantza baztertzailearen saio bat edo gehiago kontraprogramatu zuela 2019an, azkenekoz bestak ospatu zirenean. “2019an dantza hartan sartzea erabaki genuen, eta emakumeak mutil-dantzetan onartzen ez dituen gizon taldeak gurekin dantzan segitu zuen”.
Aurten ere, “bazterketa betikotzeko azkenengo saiakera” horien aurrean herritar guztiak herriko plazetan dantzatzera gonbidatu nahi dituzte, “batzuek bazterketa betikotu nahi badute ere guk herritarren arteko aniztasuna, askatasuna eta berdintasuna betikotu eta ospatu nahi dugulako".
Bereizketarik eta bazterketarik gabeko bestak aldarrikatu dituzte, “erasorik gabe eta libre ibiltzeko bestak”.
Dokumentuaren akzioak