Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Muskildiko pastoralean emazte bat süjet !

Dokumentuaren akzioak

Muskildiko pastoralean emazte bat süjet !

Komunikabidea
Xiberoko Botza
Tokia
Muskildi
Mota
Albistea
Data
2022/07/25
Lotura
Xiberoko Botza

Muskildiko Simone Veil pastoralean emazten züzenen defentsa aitzinean ezarririk izan da.

Bai eta ere besteak beste bere gazteteriako bizipenak 2.mündü gerla denboran jüdü izatez.

Eki toltzean izanik ere, 2000 jente hüillatü dira. Beroagatik sokorriek artatze hanitx egin behar üken dütüe.

Maialen Urrutiaguer süjetak bere efeita egin dü. 19 urteko neska gaztearen emanaldi indartsüaren txalotzeko, Simone Veil süjetaren hiltzean pübliko osoa txütitü da eta eskü zartek lüzaz irain düe.

Maite Davant errejentsaren eta Battitte Berogain idazlearen lanak ere azpimarratürik izan dira.

 

Dokumentuaren akzioak