Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Musikaz eta dantzaz blai

Dokumentuaren akzioak

Musikaz eta dantzaz blai

Beroak ere ez ditu gelditu lezoarrak Mendekoste Jaien bigarren egunean. Erraldoi eta buruhaundiak, Musika Eskolako bandaren kontzertua eta Lezoko Dantzazaleen emanaldiek herria biziki girotu dute.
Egilea
Ane Mendizabal Sarriegi
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Lezo
Mota
Albistea
Data
2023/05/27
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Mendekoste Jaien bigarren egunean gogotsu irten dira kalera lezoarrak. Lehenik, erraldoi eta buruhaundiek, dultzaineroen laguntzarekin, kaleak musikaz eta kolorez jantzi dituzte. Herrian zehar garrasika, algaraka, korrika eta saltoka aritu dira gaztetxoenak buruhaundiengatik ihesi.

Ondoren, herriko plazan Tomas Garbizu Musika Eskolako bandaren kontzertuaz gozatu ahal izan dute. Itzalaren babesean, gustura entzun dituzte bertaratu direnek musika bandak jo dituen abesti ezagun eta dantzagarriak. Gazteenek, aldiz, ur pistolekin aurkitu dute fresko mantentzeko modua.

Azkenik, bazkaltzera joan aurretik, Lezoko Dantzazaleek emanaldia eskaini dute Gurutze Santuaren plazan, musika bandaren laguntzarekin.

Hona hemen goizeko zenbait argazki: 

Dokumentuaren akzioak