Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Musikak, dantzak eta mendizaletasunak bat egingo dute Tologorriko tontorrean, bigarren urtez jarraian

Dokumentuaren akzioak

Musikak, dantzak eta mendizaletasunak bat egingo dute Tologorriko tontorrean, bigarren urtez jarraian

Egilea
Aimar Gutierrez
Komunikabidea
Aiaraldea Gaur
Mota
Albistea
Data
2021/06/25
Lotura
Aiaraldea Gaur
2020ko Urmuga egitasmoaren ikuskizuna Tologorri mendian. / Aiaraldea.eus

Tologorrin egingo du berriro ere Urmuga ekimenak aurtengo edizioko lehen geldialdia, uztailaren 13an. Donostiako Orfeoia, Mixel Etxekopar, Noemi Viana Dantzaria eta François Rossé arituko dira tontorreko ikuskizunean.

Uztailean abiatuko du Urmuga ekimenak bere bigarren edizioa. Euskal Herria alderik alde gurutzatzen duen zeharkaldiak mendizaletasuna eta musika uztartzen ditu kantauriar eta mediterranear isurialdeen arteko muga naturala jarraituz. Geldialdi bakoitzean kontzertu bana eskainiko dute Euskal Herriko eta atzerriko hainbat musikari eta kantari esanguratsuk.

Tologorri abiapuntu

Iaz egin bezala, aurten ere Gorobel mendilerroan emango dituzte lehenengo urratsak zeharkaldian parte hartuko duten mendizaleek, uztailaren 13an. Angulo mendatetik Urduñako mendatera joango dira lehenengo etapa horretan, 22 kilometroko bidea osatuz. Ibilaldiaren lehenengo egunarekin bat eginez, Donostiako Orfeoia, Mixel Etxekopar Noemi Viana Dantzaria eta François Rossé arituko dira Tologorri mendiaren inguruan, La Ponatan, hain zuzen.

Kontzertua 15:00etan hasiko da, eta aldez aurretik sarrera eskuratu beharra dago. Sarrerak 15 euroko prezioa izango du helduen kasuan, 12 urtetik beherakoak, berriz, doan izango dute. Internet bidez eskuratu daitezke dagoeneko esteka honetan.

Iazko edizioko emanaldia bideoz jaso zuen Aiaraldea Komunikabideak:

Dokumentuaren akzioak