Dokumentuaren akzioak
Musika, trikitixa eta dantza uztartzea helburu
Bertan, antzinako garbitoki batean lanean ari diren ama-alaben eta baserritik kalera, feriara, jaitsitako aita-semeen arteko limurtze artistikoa kontatzen dute.
Xukan taldearen helburu nagusia musika, trikitixa eta dantza uztartzea da. Dena dela, beti ez da erraza gertatzen. «Ekitaldian ez dira etengabe uztartzen hirurak. Bakoitzak bere emanaldia ere egiten du», dio Kimetz Larrañagak.
Ikuskizuna martxoan estreinatu zuten, Bilborocken, eta oso harrera ona izan du. Orain buru-belarri ari dira lan horretan, eta oraingoz ez dute beste ikuskizunik prestatzeko denborarik. Izan ere, koreografia berriak egiteak lan handia eskatzen du.
Xukan taldea atzerrian ibili izan da bere ikuskizunak eskaintzen. Iturrian zer dago? Italian emateko proposamena egin zieten, baina hizkuntzaren muga zela-eta ez zuten egin. «Ez dugu baztertzen atzerrian ikuskizuna eskaintzea, baina, horretarako, ezinbestekoa da giro euskalduna izatea».
Musika taldeek ez bezala, Xukan taldeak nahiko uda lasaia du: «Iturrian zer dago? ikuskizuna antzokian eskaini ohi da, eta udan geldialdi bat izaten dugu». Hala ere, irailean Zarautzen, Ibarran, Artean, Altzagan eta Urnietan izango dira.
Dokumentuaren akzioak