Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Musika, flamenkoa eta euskal tradizioa bat eginik, “Burdina” sortzeko

Dokumentuaren akzioak

Musika, flamenkoa eta euskal tradizioa bat eginik, “Burdina” sortzeko

Gaur berton, maiatzak 3, Barakaldo Antzokian, eta bihar, Muskizko Meatzari Aretoan, Adriana Bilbao dantzariak Burdina izeneko ikusgarria eskainiko du.
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2019/05/03
Lotura
Nontzeberri

Migrazioak etengabeak izan dira Euskadiren historian. Krisiak gure lurraldea jotzen zuenean, euskaldunak munduan zehar barreiatzen ziren (Ipar eta Hego Amerika, Australia, etab.), eta industrializazioak lan-inguru sendoa sortu ahala, Euskadi ere bilakatu zen harrera-leku. Meatze eta lantegietako langile berrien jatorri desberdinen artean, andaluziarrengan jarri behar da arreta.

Proiektu honen jatorria Adriana Bilbao flamenko-dantzariaren pasioa da, eta flamenkoa da, hain zuzen, proiektuaren ardatzetako bat. Bilbon flamenkoa ikasteko aukera izan zuen txikitan; baina, puntu batera iritsita, Malagan, Sevillan eta Madrilen osatu behar izan zuen haren prestakuntza, Bilbora itzuli aurretik. Andaluziako langileen alderantzizko ibilbidea egin zuen, alegia.

Horretarako, meatzetako flamenkoa eta ahozko euskal tradizioa eta haien bertsiorik garaikideenak uztartzen dituen obra bat sortu du egile honek. Performace ikusgarria garatzeko  lantaldea osatu du Adriana Bilbao flamenko-dantzariak, eta berarekin Beñat Achiary kantaria, Julen Achiary perkusionista, Guillermo gitarra-jolea eta David Vazquez flamenko-kantaria izango dira.

Dokumentuaren akzioak