Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Musika eta dantzaren bidez, elkartasuna adierazi diote Palestinari Donostian

Dokumentuaren akzioak

Musika eta dantzaren bidez, elkartasuna adierazi diote Palestinari Donostian

Egilea
Sara Ibarguren
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2025/02/16
Lotura
Irutxuloko Hitza
palestina
'Musika eta dantza Palestinarekin' emanaldia egin dute Alderdi Ederren.Irutxuloko Hitza

Kulturatik elkarteak antolatuta, Musika eta dantza Palestinarekin ekitaldia egin dute Alderdi Ederren gaur eguerdian. Palestinako herriari elkartasuna adieraztea eta jasaten ari diren genozidioaren bukaera eskatzea izan da helburua. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolarekin eta Euskal Herriko Musika eta Dantza Eskolen Elkartearekin lankidetzan egin dute ekitaldia, eta jende andanak hartu du parte. Izatez, urtarrilaren 25ean egin behar zuten, baina eguraldi txarragatik bertan behera utzi behar izan zuten orduan.

Oihana Maritorenak, Tessa Andonegik eta Ainhoa Aierbek gidatuta, emanaldi kolektibo bat izan da, non musikari eta dantzariek Palestinaren zauriak abesti hunkigarria interpretatu duten, Juantxo Zeberiok eta Jon Elizaldek konposatua, Karlos Linazasororen letrarekin.

Beste pieza nagusietako bat Mikel Laboaren Txoria txori abestiaren interpretazioa izan da, “askatasunari eta herriarekiko loturari buruzko ereserki” gisa. Era berean, Mendian gora kanta abestu dute, Xabier Amurizaren letrarekin eta Imanol Larzabalen musikarekin.

Milaka pertsonek egin dute bat genozidioaren aurkako ekitaldi honekin. Hona hemen argazkiak:

 

 

 

Dokumentuaren akzioak