Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Musika eta dantzak izango dira larunbatean Deban ospatuko den Euskal Jaiaren protagonistak

Dokumentuaren akzioak

Musika eta dantzak izango dira larunbatean Deban ospatuko den Euskal Jaiaren protagonistak

Mota askotariko ekintzak egongo dira egun osoan zehar Egitaraua 11.00etan hasiko da, sagardo dastaketarekin eta baserriko produktuen erakusketa eta salmentekin

Egilea
Jabi Leon
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Deba
Mota
Albistea
Data
2008/09/24

Edonola ere, Debako Euskal Jaia 11.00etan abiatuko dute, Plaza Zaharrean izango diren sagardo eta talo dastaketaren eta baserriko produktuen erakusketa eta salmentaren hasierarekin, hain zuzen ere.

Ordu berean, dultzainero, txistulari eta trikitilarien kalejira izango da Debako erdigunean.

11.30ean, berriz, Deba Musikaleko dantzarien kalejira izango da eta, ordubete beranduago, Gure Kai dantza taldearen eta musika eskolako dantzarien emanaldia Foruen Plazan. Ekitaldi hori amaitzerakoan, Gure Kai dantza taldeko lagunekin dantza poteoa izango da (Aitor tabernatik hasita) eta 14.00etan Larrain dantza kioskoan.

Kantu bazkaria Larunbateko goiza Debako Euskal Jaian murgilduta pasatzera animatzen direnek indarrak berreskuratzeko aukera ezinhobea izango dute 15.00etan Foruen Plazan egingo duten kantu bazkarian.

Ekimen horretan parte hartu nahi duten guztiek euren bazkaria eraman beharko dute. Hori bai, Patxi eta konpainia taldeko lagunak kanturako giro aproposa sortzeaz arduratuko dira.

Bestalde, herriko txikienek ere izango dute eurentzako unea Debako Euskal Jaian. Horretarako, haurrentzako puzgarriak ipiniko dituzte Alamedako kioskoan, 16.30etik 19.30era arte.

Haurrentzako parkea itxi bezain pronto, erraldoi eta buruhandien kalejira izango da Debako kaleetan eta 20.00etan herriko musika bandaren kalejira.

Afaldu ondoren, 23.00etan hasiko da aurtengo Euskal Jaiako egitarau ofizialaren azken ekitaldia. Ordu horretatik aurrera, Gaubela taldearekin erromeria egongo da Foruen Plazan.

Edonola ere, jai giroa igandeko lehen orduetara arte luzatuko da Debako kaleetan.

Herritar askok Udako denboraldiari agur esateko erreferentzia dute Euskal Jaia eta datorren asteburuan ondo pasatzeko gogo hori nabarmenduko da berriro ere herrian, eguraldiak laguntzen badu behintzat.

Debako Udalak herritarrak eta eskualdeko beste lekuetako bizilagunak animatu nahi ditu larunbaterako prestatutako ekitaldietan parte hartzera.

Erraldoiek kalejira egingo dute larunbat arratsaldean.Argazkia: J.L.

Dokumentuaren akzioak