Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Musika eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna izango da urriak 15ean Soreasu antzokian

Dokumentuaren akzioak

Musika eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna izango da urriak 15ean Soreasu antzokian

Azpeitiko Sahatsa dantza taldeak, Julian Barrenetxea abesbatzak eta Azpeitiko Udal Musika Bandak eskainiko dute ikuskizuna, 22:00etatik aurrera. Hiru ataletan banatuta egongo da, eta atal bakoitzak istorio desberdina kontatuko du.
Komunikabidea
Urola Kostako Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/10/06
Lotura
Urola Kostako Hitza

Urriaren 15ean, larunbata, musika eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko dute Azpeitiko Sahatsa dantza taldeak, Julian Barrenetxea abesbatzak eta Azpeitiko Udal Musika Bandak. Soreasu antzokian izango da emanaldia eta 22:00etan hasiko da.

Sahatsa taldeko kide den Maite Bereziartuak adierazi duenez, hiru ataletan banatuta egongo da emanaldia: Bidasoa, Carmina Burana-Nabucco eta Bardeak. Atal bakoitzak istorio desberdina kontatuko du.

Jakinarazi dutenez, Sahatsa taldeko hainbat kide Nafarroako Bidasoan eta Erriberan ibili dira bertako dantzen inguruan ikasten, eta emanaldia sortzerako orduan “han ikusitakoan inspiratu” dira. “Berako Bordon dantzaren eta Erriberako makil dantzen topaketan izan gara, eta bertan ikusitako jendea, paisaia eta orografia inspirazio iturri izan dira emanaldi honen sorkuntzarako”, esan du Bereziartuak.

Antolatzaileek herritarrak gonbidatu nahi dituzte emanaldia ikustera. Esan dutenez, “berezia eta ederra” izango da.

http://urolakosta.hitza.eus/files/2016/10/IMG_1128_content.jpg

Dokumentuaren akzioak