Tangoak, euskal dantzak, edo dantza kubatarrak izango dira, besteak beste, aurtengo Maiatza Dantzanen. Bukaerarako utzi zuen Astindu dantza taldeak, ekimen honen antolatzaileak, hilabeteko ekitaldi handiena: Korrontzi musika taldeak eta Astinduko dantzariek eskainitako musika eta dantza saioa. Oinkari dantza taldeko kideak ere igo ziren atzokoan Zumaienako agertokira.
Erritmoa, musika, kolorea, dantzak... diziplina hauek guztiek asebetetu zuten Zumaienako aretora hurreratu ziren herritarrak.
Argazkiak: Udaleko Kultura Saila.