Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Musika eta dantza uztarturik

Dokumentuaren akzioak

Musika eta dantza uztarturik

'Dantza Band' taularatuko du ostiralean Lekitto Musika Bandak, urteroko kontzertu erraldoian

Gainezka beteko da ostiralean Independentziaren plaza Lekitto Musika Bandak eskainiko duen saioarekin. Gaueko 23:00etatik aurrera, Dantza Band izeneko emanaldia plazaratuko dute, azken urteotan ohikoa duten moduan, bandaren musika euskal kulturaren adar desberdinekin lotuz; honako honetan dantzarekin.
Egilea
Iñigo Alberdi
Komunikabidea
Deia
Tokia
Lekeitio
Mota
Albistea
Data
2013/07/17
Lotura
Deia

"Dantzari baten bizitza azalduko duen prozesua da: herri txiki baten ume bat herriko dantza taldean hasten denetik, talde hori motz geratu eta hiriburura salto egiten duenekoa eta profesional bezala bizi denean. Tradizionaletik garaikidera", aurreratu du Urtzi Iriondok, musika bandako zuzendariak.

Taldeko 50 musikarien ezinbesteko lanaz gain, koreografiaren zatia hiru dantzarik beteko dute, antzeztuko duten sasoiaren arabera: Aitor Lasa gaztetxoak, Asier Uskola lekeitiarrak eta Eneko Alcarazek, hurrenez hurren. Alcarazek koreografia zuzendaritzaz ere arduratu da, Andoni Aresti, Edu Muruamendiaraz eta María Martínekin batera. Azken honek, gainera, euskal dantza eta flamenkoa uztartuko dituen azken saioko protagonista ere izango da. "Uda aurretik estreinatu zen Bilbon eta hemen errepikatuko dute".

Ordu eta laurdeneko iraupena izango duen saioan Miren Agur Meaberen ahotsa izango dute gidari, berak sortutako testuak irakurriz. Ohikoa den legez, eszenatoki erraldoia jarriko dute plazan, 800 bat ikusle hartzeko eserlekuekin batera. "Urtero 2.000 lagun inguru ba-tzen da; teloia irekitzerakoan dena gainezka egoten da: eskilarak, arbolapeak...", gogoratzen du Iriondok.

Laugarren aldiz izango da Lekitto Musika Bandak mota honetako saioa egiten duela: 2010ean Bertso Band izan zen, Amets Arzalluz eta Jon Maiarekin; 2011n Txakun Band Oreka TX-ekoekin; eta iaz Delirium T. Band, Mutrikuko talde mitikoko Andoni Basterretxea kantariarekin.

Laugarren urtez musika bandak euskal kulturaren adar desberdinak lotuko ditu bere musikarekin.

Laugarren urtez musika bandak euskal kulturaren adar desberdinak lotuko ditu bere musikarekin. (DEIA)

Dokumentuaren akzioak