Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Musika eta dantza nahierara Gaztañoko Sorgunean

Dokumentuaren akzioak

Musika eta dantza nahierara Gaztañoko Sorgunean

Euskal dantza, klakea txalaparta eta haurrentzako euskal musika tailerra antolatu dituzte Sorgunean.

Prakak bete lan dira Gaztañon. Ikasturte berriarekin hitzaldiak antolatzen hasi dira auzo elkartearen lokal berrian,e z da ordea auzotik egin duten eskaintza bakarra, izan ere, ikastaro sorta ere antolatu dute Une honetan lau dituzte martxan, Gaztañoko Sorguneak antolatuta: Euskal dantza, klakea, txalaparta eta haurrei begirako euskal muska tailerra.
Egilea
Ikerne Zarate
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2018/11/12
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Euskal musika tailerra, joan den astelehenean jarri zuten martxan, eta helburua, haurrak gozaraztea da euskal dantza eta txalapartaren bidez Astelehenetan 17:30ean hasita egiten dute tailer hori. Aurreko ikasturtean martxan jarritako helduentzako txalaparta tailerra ere antolatu dute aurten. Haurren tailerraren moduan, joan den astelehenean abiatu zuten txalapartarena ere. Saioak astelehenetan 19:00etan egiten dituzte.

Klake ikastaroaren aurkezpena egingo dute gaur arratsaldean gaztañoko auzo lokalean.

Klake ikastaroaren aurkezpena egingo dute bihar arratsaldean gaztañoko auzo lokalean.

Marisa Mujikak gidatzen du euskal dantza tailerra. Goizez edo arratsaldez egiteko aukera dago, asteartean 10:00etan biltzen dira eta asteazkenetan, berriz, 19:00etan. Zapaten erritmora dantzatzen ikasten jarraitu dute aurten ere. Klakea ez da berria Sorgunearentzat, eta aurten ere eskainiko dute horren gaineko tailerra Ane Getariaren eskutik. Bihar aurkeztuko dute ikastaroa 20:00etan auzoaren lokal berrian.

Ikastaroen gaineko informazioa jasotzeko posta elektronikora mezua bidal dezakete interesdunek.

Dokumentuaren akzioak