Dokumentuaren akzioak
Musika eta dantza kontserbatorio berria Miarritzen
Eraikuntza publiko berri horri esker, musikaren ondoan, dantzaren irakaskuntza garatzea espero du hiriak. Gaurko egunean kontserbatorioak 250 ikasle biltzen baditu ere, arauak errespetatzen dituen gune baten eskasagatik, «aktibitate hauen aitzinatzea mugatua izan da», damutu zen Didier Borotra Miarritzeko senatari eta auzapeza. Hemendik aitzina haatik, bere 2.000 metro koadroren artean, musika eta dantzarako 500 bat ikasle errezibitzen ahalko ditu guneak. Klasikoa eta euskal dantzaren ondoan, garaikidea ere ikasten ahalko da bertako estudioetan. Musikariek, beren aldetik, 15 sala dauzkate, besteak beste.
Dokumentuaren akzioak