Dokumentuaren akzioak
Musika eta dantza jaialdi bikaina izango da ostiralean plazan
1930eko Santa Kutz egunaren errepresentazioa egitea dute helburu antolatzaileek
Antolatzaileek diotenez, 1930. urteko Santa Kutz
egunaren errepresentazioa egitea dute helburu, horretarako honako talde
hauen arteko elkarlana izango delarik: Zestoako Musika banda,
Itxaropena dantza taldea, Idiakaitz txistulari taldea, trikitilariak,
bertsolariak, txalapartariak, dultzaineroak, danbor joleak, etab.
Danborradako entsaioak
Larunbatean ospatuko diren nagusien danborradarako azken entsaioak gaur eta bihar egingo dituzte talde gehienek.
Jendetsuena gaztetxea, atabalak eta aldrebesak taldekoek Kultur Etxeko atarian, bihar, 19:30tan, egingo dutena izango da.
Hauez gain gaur bertan ere Gure Txokoa (21:00etan) eta
Lau Iturri (20:00etan) elkarteek ere egingo dituzte azken entsaioak,
bakoitzak bere elkartean.
Dokumentuaren akzioak