Musika eta dantza Itziarren

Hedabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
Lotura
Berria

Urtero legez, Erromeria Eguna egingo dute gaur, Itziarren (Deba, Gipuzkoa), Andutz Kultur Taldeak antolatuta. Aurtengoa zortzigarrena da, eta, urtero bezala, Euskal Herriko txoko ugaritako jendea elkartuko da jaialdian. Goizean goizetik, trikitilariak, txistulariak, dultzaineroak, joaldunak, dantza taldeak, albokariak eta fanfarreak ibiliko dira kaleetan. Arratsaldean, dantzarako trikiti doinuak nagusituko dira Xabi Solano eta lagunak, eta Julen Alonso eta Eneritz Aulestia, Josune Arakistain eta Uxue Amonarriz eta Ostolaza eta Narbaiza musikari bikoteekin.

Erromeria Eguna

Gaur, goizeko 11:00etan, Itziarren (Deba, Gipuzkoa).